XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal arrazaren mesozefalia, 76,6 ingurukoa da.

Ez da ordea Alpino eta Mediterraneo arrazakin nahastetik sortu zaion ezaugarri bat, euskal arrazak berez eta jatorriz duan ezaugarri bat baizik.

Beraz, Europa'ko beste zenbait arrazen antzera mesozefaldunak dira, baiño euskaldunengan sustrai oso ezberdiñak ditu fenomenu honek.

1963'gn urtean P. Marquer antropologariak euskal arrazataz egin zuan bere tesis dotorala.

Euskal arraza, mediterraneo eta alpino arrazen tarteko arraza bat zala aitortzera iritxi zan.

Baiña P. Marquer'en okerra hontan dago: Peziña eta Huesera'ko trego-arrietan arkitutak kaska-ezurretaz baliatu zala gehien bat bere lanean.

Errioxako trego-arri hauetan, 40 kaska-ezur arkitu dira, euskal trego-arrietan 9 bakarrik.

Horregatik, Errioxa'ko trego-arrietako kaska-ezurren neurriak ez ditezke euskal trego-arrietan arkitutako kaska-ezurren pareko jarri, estadistika bat ateratzeko orduan.

Laburki esanda, hauetxek dira euskal arrazaren ezaugarriak.

Ba dira, esan ditugun hauetaz kanpo, beste zenbait ezaugarri ere: gorputzaren luzeroa, illearen eta begien kolorea eta abar.

Baiñan kaska-ezurrean dugu berezitasun nabarmenena.

Dala dala, Goi-Paleolitos aroan jar diteke, euskaldunen urrutiko jatorria.

Euskal arraza, arraza bezala, eneolitos aroan Euskal-Errian eta egungo Euskal-Erritik kanpo ere zabaldua zegoen.

Bestalde, eneolitos aroko artzai haiek, ba dute gorputz aldetik, gaurko euskaldunen antzik.

Horregatik, lasai aitor dezakegu, euskal arrazako gizakiek, eneolitos aroa ezkero euskal lurrean bizi izan dirala gaur arte.